XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azterketak.

Ortaz Frantzian egindako azterketa baten, eritzia eskatutako euneko berrogei ta seik (% 46) erantzun eben berberak eroan edo jazan ebela bakartade ori.

Epe labur edo luzeagoan, baiña euren gain igarri ebela pixu itzal ori.

Bakartadearen zioa, arrazoia, zegaitia, bakoitza zelako giroan bizi alako berezitasunez sortzen dala esan lei, gaitz arin edo astun, giroak eta inguru berberak be egiten dabelako.

Bakartadea ez da etsipen utsa.

Zerbaiten ondorena da.

Orrela etxeko norbaiten eriotza, gaixotasuna, lanik eza, bizibideko burukomin edo aldakuntzak, txarkerien bat, kutunen baten ezetza, ikastaroetako ulert-ezin eta etsipenak, bakartadearen sor-erazle lez ezagutzen dira.

Bakarrik biziarren ez da bakartaderik igarten.

Eta lagunarte eta gizartearen barruan bizita ere, bakartadea oartzen dabenak ba dira.

Beraz bakartadeak inguru luzea dauka, erru biurriak, zeaztu al izateko.

Zenbat eta aurrerakuntza biziago, bakartadea ugariago ezagutzen dala esaten da.

Emakumeak.

Bakartadearen mendeko ezagunenak, ariñen jausten diranak, adiñekoekaz batera, emakumeak dira.

Eun lagun bakartien artean, irurogeitik gora, zeatz esanda % 62, emakumeak dirala irakurten da.

Eta bein 45 urtetik gorakoetan, gizonezko bakoitzeko, iru emakumeak izaten dira.

Errien artean ere, euneko ainbestetakoetan, ezbardintasuna igarten da.

Esate baterako, 65 urtetik gorakoetan, Frantzian % 13,5ra eltzen da bakartadean uste diranen kopurua.

Ordez, Suiza'n, %11,4 eta Ameriketako Laterri Batuetan ez dira euneko amarrera elduten, nai ta ertzean ibilli, au da, % 9,9.

Alaz eta ba dirudi urteak zotin andia eragiten dabela.

Bakartadean ariñen jausten diranak, emakumeak.